2007-07-18

Sintra

Zintatxo honekin Sintran (portugal) ospatzen den nazioarteko prentsarako marrazkien lehiaketan aukeratuta izan naiz.Orain aukeratutako lanak Espania, Belgika, Argentina, Mozanbike, eta Hego-Afrikan egongo dira ikusgai.Berez erakusketa ikusteko aukera baldin ba duzue, ez zarete damutuko.50 inguru herrialdeko marrazkilarien lan zoragarriekin gozatuko duzue.

moko luze

2007-07-05

2007-06-14

larunbata hontarako Irurtzuntik Errotzera, abiadura handiko txorakeriaren aurkako martxa bat antolatu da.Geldi dezagun erokeri suntsitzaile hau.

2007-04-26

Kontuz gaizkileok ! pikoletoekin nahikoa izango ez balegu, maiatza hasterakoan ( badakizue loreen garaia dela eta...) floralak agertu dira gure bailarako lurraldeetan.

2007-04-19

Harrigarria da ikustea nola moldatu dira azken urte hauetan baratzako txabolak (gutxienez Altsasun).Aitzurra eta halako tresnak gordetzetik oso etxetxo galantak izatera pasa dira.Non geratu dira tabloi batzukin eta uralita pare batekin egiten ziren txabiskeak ?

2007-03-29

Korrikak lortu du berriz ere , sekulan kirolarik egiten dugun jendearen artean kalera edo errepidetara ateratzea, hunkitzea, lagunekin pikatzea eta tira!4,6,12 km ohartu gabe. Agujeta eta tendinitisak ditugu koadrilan korrikaren biharamuna.

Estadisticas web